XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hain zuzen gure euskalduna Djezairen (Alger-en) zegoela hangotarrek beren jabetasuna eskatu zuten; araudigai bat eratu eta argitaratu zen; hango aberats batzuen eta Parisen artean asmoa galdu zen.

Kezentina (Constantine) aldeko gizonak jazartu ziren, hirira jaitsi, automobilei su eman, saltegiak desegin, baita hiriko frantses oin-beltz parrasta hil.

De Gaullek zuen orduan agindu Olibondo-lepo inguruko aduar guztiak lurretik ezabatuak izan zitezen: gizon, emakume, haur, etxe ta abereak galeraziz.

Larousse hiztegiak hamar mila hil izan zela aitortzen du, herritarrek 50.000 lengusuak berriz 30-40.000, oin-beltz jendei entzunik.

Ahaide horrek zidan kondatu geroago zeinen gutarik bestelako diren ohituraz, sinestez, hizkuntzaz eta bizi moduz Aldjezairitarrak.

Hamasei urteak nituela Pariseko Boulevard Saint Michelen MNA aljezaritar abertzaleak Algérie libre saltzen ikusi nituen.

Gazte ginen, poltsikuan xentimorik ere ez, halere behin bretoin lagun batekin, haiekin hitzegitera ausartu ginen.

Gure hizkuntza ikasten, gure zapalketa asmatzen ari ginen gazteentzat, berogarria izan zen.

Garai hartan, Parisen, nahiz ezkertar, nahiz eskuindar jendeentzat ez zen Aldjezarritar arazorik, frantsesek, Frantziak zibilizazioa ematen zieten, aurrerakada izugarria eginarazten.

Aldjezairitar ideologiak hastapenean, musulman arazoa planteatzen zuen, abertzaletasuna, ordea, ez zen argi ikusten (...).